2008/12/16

Bizi gurekin gure jaia!

Hauxe duzu datorren urteko maiatzaren 24an Iruñeko takoneran ospatuko den gure jaiaren eranskailua, hau da, Antsoaingo Ezkaba ikastetxea antolatzen eta gorpuzten ari den jaiaren pegatina. Gustuko duzulakoan, bizi gurekin gure jaia!

2008/12/05

MIKEL LABOA, GOGOAN eta BIHOTZEAN

Mikel Laboaren heriotza dela medio Saraspeako txoko honetatik geure omenaldia eskeini nahi diogu. Musika maite dugunoi une triste hauetan oso lagungarri gertatzen zaigu berak kantatzen entzutea, oroimenean atxikiturik. Hau dela eta, bere azken agurrean senitartearen intimitatean entzun zen kantuetako bat denon eskura jarri nahi dugu, kantuaren bitartez bere oroimena hainbeste maite zuen herrian zehar barreiatu dadin, denontzat lagungarri izanen delakoan. Hemendik aurrera, beraz, egun batzuetan behintzat eta elkar argitaletxeari esker, izarren hautsa kantua topatuko duzu GOGOAN eta BIHOTZEAN izeneko diskoaren gainean eta ondorengo helbidean klikatu ondoren: www.elkarargitaletxea.com/mikel_laboa